VIII MARTXA PLAZAOLATIK BARNA MENDI TXIRRINDULAZ
Lasterketaren araudia:
- Plazaola Partzuergo Turistikoak Araitz, Areso, Betelu, Larraun, Lekunberriko Kirol Zerbitzuarekin batera eta Andoain, Leitza, Larraun eta Lekunberriko udalen laguntzarekin, 2010eko irailaren 19a, igandea, burutuko den lasterketa antolatzen du. Europako Natur Bideen egunean eta Mugikortasunaren astean kokatua dago.
- Froga ez lehiakorra eta ez dira denborak hartzen.
- Hiru ibilbide proposatzen dira (aurten aldaketaren bat egon daiteke, laster informatuko zaituztegu)
|
Ibilbidea
|
Kilometroak
|
Irteera gunea
|
Irteera ordua
|
Aurre izen ematea
|
Izen ematea
|
|
Andoain-Lekunberri
Kirol martxa
|
40 Km.
|
Goiko Plaza (Andoain)
|
10:00etan
|
11 €
|
15 €
|
|
Leitza-Lekunberri:
Famili martxa
|
15 Km.
|
Leitzako Plazaola Geltokia
|
11:30etan
|
7 €
|
9 €
|
|
Lekunberri-Mugiro-Lekunberri:
Haur martxa
|
4 Km.
|
Lekunberriko Plazaola Geltokia
|
12:30etan
|
2 €
|
3 €
|
HELMUGA: Lekunberri Plazaola Geltokian
- Aurre-izen ematea irailaren 1etik 15ra egin beharko da Lekunberriko Turismo Bulegoan edo Internet bidez, www.plazaolakirolak.org dagoen aurre-izen emate orrian
- Izen ematea egun berean, 19an, irteera bakoitza baino ordubete lehenago.
- Kaskoa eta argi frontala derrigorrezkoa da
- Eguraldia dela eta antolatzaileek proba honen datak aldatu edo proba bertan behera uztea erabaki dezakete, eta honetan izena emateak baldintza hauek onartzea esan nahi du.
- Izen-emateko kuota ordaindu ondoren ez da itzulketarik egingo.
- Proban parte hartzeak araudi honetan agertzen dena bere osotasunean onartzea ekartzen du.
Oharrak:
- Autoa duzuenok aparkatu ahal izango duzue, horretara bideratutako guneetan. Lekunberriko Kiroldegian (autobusen irteera) eta Leitzako Plazaola geltokian eta Aurrera K.E. futbol zelaiaren aparkalekuan.
- Dortsalak irteera puntu bakoitzean banatuko dira.
- Natur bideko zorua lur-konpaktatua da eta egoera onean dago, nahiz-eta leku batzuetan solteago egon. Adi zenbait zati maldatsuetan.
- Kontuz! Ibilbidean zehar autoekin gurutzatzen diren hainbat puntu daude (egun horretan antolakuntzako norbait egongo da)
- Urtoko gunea, bi herrialdeen arteko mugan. Asfaltatua dagoen zatia.
- Uitziko tunela pasa eta berehala 200m egin behar dira errepide bazterretik.
- Lekunberriko Geltokitik abiatuta, kanpinaren aurreko aldetik pasa ondoren, errepidea zeharkatua eta Tren Bidea Mugiroko urtegiraino berreskuratzen da.
- Tunel gehienak motzak dira edo argiztatuta daude. Aldiz, Uitziko tunela oso luzea da, 2,7Km ditu, argiztatua egonen da baina hotza eginen du eta zorua irristakorra egonen da. Putzu handiak sortzen dira eta hainbat lekuetan harri solteak daude. Aukerako bide bat dago, seinaleztatua, 200 metro inguruko desnibela eta 4 kilometroko luzera duena. Uitzitik igarotzen da ur isurialdea gurutzatuz.
- Antolakuntzak froga burutzen den bitartean ematen diren segurtasun aholkuak kontutan hartzea gomendatzen du. Zati bakoitzean partehartzaileak abiadura egokitu beharko du zoruaren egoera eta ikusgaitasunaren arabera.
- Eguraldia dela eta antolatzaileek proba honen datak aldatu edo proba bertan behera uztea erabaki dezakete, eta honetan izena emateak baldintza hauek onartzea esan nahi du.
- Izen-emateko kuota ordaindu ondoren ez da itzulketarik egingo.
- Proban parte hartzeak araudi honetan agertzen dena bere osotasunean onartzea ekartzen du..
Eskaintzak:
- Autobus eta bizikletak garraiatzeko kamioiak egongo dira:
- 8:45etan eta 14.00etan Lekunberri-Andoain
- 10.30tan eta 14.00etan Lekunberri-Leitza Orduan aterako da!
- Ibilbidean zehar hainbat anoa-postugune egonen dira. Likidoak, gozoak eta fruta.
- Lasterketan izena eman duten txirrindulari guztiek asistentzia asegurua edukiko dute, lasterketaren garapenaren ondorioz sortutako lesioez kargu hartuko duena.
- Osasun zerbitzua ibilbidean zehar.
- Parte-hartzaile guztiei oroigarri bat banatuko zaie eta hainbat produktu zozketatuko dira. Dortsal saridunak taula batean iragarriko dira, helmugan.
- Amaieran, frogan parte hartu eta dorsalak itzuli dituzten guztientzat hamaiketakoa egongo da.
- Lekunberriko Plazaola Kiroldegian dutxatzeko eta txirrinduak garbitzeko aukera dago.
- Erratz-autoa: auto batek lasterketa itxiko du.