Plazaola Kirolak

Uitziko tunelaren berreskurapena

Nafarroako Kutxak sortutako “ZUK AUKERATU, ZUK ERABAKI” programarako aurkeztu dugun egitasmoa Uitziko tunelaren berreskurapena da. 2.680 metro ditu tunel honek, Plazaolaren trenbide zaharrean kokaturik dago eta, denbora luzez, Penintsulako tunelik luzeena izan zen. 1914. urtean zabaldu zen eta ingenieria arte lan honen berreskurapena ez da orain arte gauzatu. Partzuergo honek hobekuntza txiki batzuk egin izan ditu aurreko urte hauetan; hala nola, bazterrak garbitzea, bidea konpontzea, Natur bideen egunerako argia jartzea, eta abar.

 

Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuan behin baino gehiagotan laguntza eskatu izan da, sinadura bilketak egin dira, estamentu ezberdinetan ikerketak aurkeztu dira. Horien guztien ondorioz, 2008 urtean lanekin hasteko dirulaguntza bat onartzea lortu genuen. Hala ere, diru hori ez da nahikoa eta Nafarroako Kutxako bezeroen lagunaza beharrezkoa da egitasmoa gauzatu ahal izateko.

 

Gaur egun Plazaola Natur Bidean horren garrantzitsua den eraikin honen lanak hasiak daude, eta 2009. eta 2010. urteetan horiekin jarraituko dugu, zailtasun handikoak baitira ( ura bideratzeko drainatzeak, buloi eta sareekin gangak indartzea, argiztatzea, segurtasun sistemak,…). Tren-hondare honen berreskurapena ibilbidea erakargarriagoa egiten du, Natur bidea Estatuan daudenen artean osatuenetariko bat izanen da eta Europan indar handia  izanen du: 40 km. inolako etenik gabe, Iruñeara iristeko aurreikusi diren 30 kilometroekin bat eginen dutenean Natur Bidea turismo baliabide erakargarria izanen da zikloturismoaren maitaleentzat eta gurutzatzen dituen herrietako bizi kalitatea hobetzeko.

 

Esandako guztiarengatik, Nafarroako Kutxako bezeroei egitasmo hau lagun dezaten eskatu nahi diegu.  Horrela, 1.400.000 € inguruko gastua duten lan garrantzitsuak gauzatzeko aukera izan dugu. Besterik gabe, dagoeneko gure egitasmoa lagundu dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Nafarroako kutxako bezeroa baldin bazara aukeratu ahal duzu proiektu hau “ZUK AUKERATU, ZUK ERABAKI” ekimenean.

 

Nafarroako kutxako bezeroa ez izan arren zure laguntza hemen eman dezakezu.

 

¡Mila esker zuen laguntzarengatik!

recomendar | imprimir
Plazaola Partzuergo Turistikoa | T 948 507 205 | F 948 507 333 | info@plazaolakirolak.org| Lege oharra   Uritec diseinu eta web programazioa