Goizeko 8:00etan autobus zerbitzua Lekunberriko Kiroldegitik Urtoko zonaldera, dortsalak banatuko diren puntura. Dohain izango da autobusa, bai eta dortsal banaketa puntura iristeko modu bakarra ere. Izan ere, Urton ez dago kotxeak aparkatzeko aukerarik eta beraz, autobus zerbitzua derrigorrezkoa jartzera behartuak ikusi gara.
Orduan aterako da autobusa!
Irteeran arropa bilduko dugu eta helmugan banatu.
Ibilbidean zehar hainbat anoa-postuguneak egonen dira.
Hotzari aurre egiteko, Uitziko tunelean “txaleko-poltxak” banatuko dira.
Osasun zerbitzua, anbulantzia medikuarekin, ibilbidean zehar eta istripu asegurua.
Parte-hartzaile guztiei oroigarri bat banatuko zaie eta hainbat produktu zozketatuko dira. Dortsal saridunak taula batean iragarriko dira, helmugan.
Amaieran, hamaiketakoa eskainiko da.
Lekunberriko Plazaola Kiroldegian dutxatzeko aukera izanen duzue.
Erratz-autoa egongo da lasterketa itxiz.
| Plazaola Partzuergo Turistikoa | T 948 507 205 | F 948 507 333 | info@plazaolakirolak.org| Lege oharra | Uritec diseinu eta web programazioa |